martes, 4 de agosto de 2015

Strategoko txapelketa Donostian. Euskal selekzioaren lehenengo entrenamendua Strategoko Munduko Txapelketari begira.

Aurreko ostiralean, uztailaren 31n, lau lagun elkartu ziren Donostian strategon jolasteko: Zunilda, Alex, Aitor eta Egoitz. Egun osoa Donostiatik ibili eta gero arratsaldean Alexen etxera joan ziren eta hiru partida jokatu zituzten. Oso egun dibertigarria izan zen eta Alexi eta Aitorri asko gustatu zitzaien strategoa. Aitorrek, Zunildak eta Egoitzek Strategoko Munduko txapelketan parte hartuko dute aurten. ISF-ek edo Munduko Stratego Federazioak urtero antolatzen du Munduko txapelketa eta aurten Belgikan egingo da, Waterloo herrian abuztuaren 20tik 23ra. Gure lagunek Euskadi ordezkatuko dute. Agian beste bi lagun ere animatuko dira eta horiek , Portugaleten eta Gasteizen bizi direnek,ere euskal selekzioan jokatuko dute.

Astero behin elkartzerko erabakia hartu dugu jolasteko eta entrenatzeko. Ostegun honetan berriro elkartuko gara. Bukatzeko esan behar dugu, zalantzarik gabe txapelketaren maila oso altua izango dela, baina gure ordezkariak saiatuko dira ahalik eta ondoen jolasten banan-banako txapelketan zein taldekakoan.

Hauxek dira aurreko eguneko emaitzak eta argazkiak.

Emaitzak

Alex 3-3 Zunilda Pereira

Egoitz Campo 6-1 Aitor Bermejo

Egoitz Campo 6-1 Zunilda Pereira


Sailkapena


1- Egoitz Campo( Euskal Herria)     2 garaipen

2- Zunilda Pereira (Euskal Herria)     berdinketa bat

3-Alex (Euskal Herria)                       berdinketa bat

4-Aitor Bermejo (Euskal Herria)         garaipen eta berdinketarik ez


Argazkiak






No hay comentarios:

Publicar un comentario