viernes, 14 de agosto de 2015

Berriro Donostian elkartu ginen

Atzo Zunilda eta biok Donostiara joan ginen berriro eta han Aitorrekin elkartu ginen. Alde zaharretik egon eta gero Sangues ondoan dagoen taberna batean elkartu ginen eta stratregoko bi partida jokatu genituen. Dakizuen bezala, asteartean Belgikara joango gara Strategoko Munduko Txapelketan parte hartzera. Ea zorte ona dugun eta partidaren bat irabazteko aukera dugun.

Hemen dituzue atzoko emaitzak eta argazki batzuk:

Emaitzak

Aitor Bermejo 6-1 Zunilda Pereira

Egoitz Campo 6-1 Aitor Bermejo

Argazki batzuk




                                                             Zurriolako hondartza

 Euskal selekzioko hiru kideak







miércoles, 12 de agosto de 2015

Beste txapelketa bat Erandio Goikoan, Erandion

Aurreko ostegunean, abuztuaren 6an, Erandio Goikoan 6 jokalari elkartu ziren strategoko txapelketa bat jolasteko. Beste egunen batean egin zuten bezala Erandio Goikoko taberna lasai batean geratu ziren, eta tabernako  terrazan dauden mahaietan elkartu ziren. Hainbat partida jokatu eta gero Egoitz izan zen jokalaririk indartsuena guztien artean. Dakizuen bezala, hurrengo astean hiru euskaldun Belgikan egingo den Strategoko Munduko Txapelketan egongo dira eta saiatuko dira ahalik eta emaitzok onenak lortzen euskal selekziorako. Gogoratu behar dugu Strategoko euskal selekzioa ofiziala dela eta ISF-ek (International Stratego Federation - Nazioarteko Stratego Federazioa) antolatzen dituen txapelketa ofizialetan parte hartu dezakeela.

Bihar, Donostian beste txapelketa bat egingo dute Belgikara joango direnek. Espero dugu ondo entrenatzea eta Belgikan txapelketa ona egitea.

Hemen dituzue egun horretako emaitzak eta argazki batzuk:

Emaitzak

1. txanda

Egoitz Campo 6-1 Felipe Fernandes

Daniel Barrientos 6-1 Zunilda Pereira

Lucrecia Serrano 6-1 Anielka Patricia Hernández


2. txanda

Zunilda Pereira 6-1 Lucrecia Serrano

Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos

Felipe Fernandes 6-1 Anielka Patricia Hernández

3. txanda

Daniel Barrientos 6-1 Felipe Fernandes


Sailkapena


1- Egoitz Campo (Euskal Herria)                    2 garaipen
2- Daniel Barrientos (Euskal Herria)               2 garaipen
3- Zunilda Pereira (Euskal Herria)                   garaipen bat
4-Lucrecia Serrano (Euskal Herria)                 garaipen bat
5- Felipe Fernandes (Brasil)                            garaipen bat
6- Anielka Patrcia Hernández (Nicaragua)      garaipenik ez


Argazkiak














martes, 4 de agosto de 2015

Strategoko txapelketa Donostian. Euskal selekzioaren lehenengo entrenamendua Strategoko Munduko Txapelketari begira.

Aurreko ostiralean, uztailaren 31n, lau lagun elkartu ziren Donostian strategon jolasteko: Zunilda, Alex, Aitor eta Egoitz. Egun osoa Donostiatik ibili eta gero arratsaldean Alexen etxera joan ziren eta hiru partida jokatu zituzten. Oso egun dibertigarria izan zen eta Alexi eta Aitorri asko gustatu zitzaien strategoa. Aitorrek, Zunildak eta Egoitzek Strategoko Munduko txapelketan parte hartuko dute aurten. ISF-ek edo Munduko Stratego Federazioak urtero antolatzen du Munduko txapelketa eta aurten Belgikan egingo da, Waterloo herrian abuztuaren 20tik 23ra. Gure lagunek Euskadi ordezkatuko dute. Agian beste bi lagun ere animatuko dira eta horiek , Portugaleten eta Gasteizen bizi direnek,ere euskal selekzioan jokatuko dute.

Astero behin elkartzerko erabakia hartu dugu jolasteko eta entrenatzeko. Ostegun honetan berriro elkartuko gara. Bukatzeko esan behar dugu, zalantzarik gabe txapelketaren maila oso altua izango dela, baina gure ordezkariak saiatuko dira ahalik eta ondoen jolasten banan-banako txapelketan zein taldekakoan.

Hauxek dira aurreko eguneko emaitzak eta argazkiak.

Emaitzak

Alex 3-3 Zunilda Pereira

Egoitz Campo 6-1 Aitor Bermejo

Egoitz Campo 6-1 Zunilda Pereira


Sailkapena


1- Egoitz Campo( Euskal Herria)     2 garaipen

2- Zunilda Pereira (Euskal Herria)     berdinketa bat

3-Alex (Euskal Herria)                       berdinketa bat

4-Aitor Bermejo (Euskal Herria)         garaipen eta berdinketarik ez


Argazkiak