martes, 15 de septiembre de 2015

Bilboko stratego txapelketa

Irailaren 1ean sei jokalari elkartu ginen Bilbon, One tabernan, hain zuzen ere strategon jolasteko. Jokalari bakoitzak hiru partida jolastu zituen eta azkenean onena Egoitz Campo izan zen. Egia esanda, berdintasun eta parekotasun handia egon zen sei jokalarien artean. Jokalari horietatik hiruk ez zekiten jolasten. Hala ere, euren esanetan, asko gustatu zitzaien jokoa eta esan ziguten itzuliko zirela.

Gure asmoa da gero eta jende gehiago etortzea eta jokalari horien maila gero eta hobea izatea. Gogoratu irailaren 27an Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Strategoko nazioarteko txapelketa bat antolatu duela, Gran Prix txapelketaren testuinguruan. Bestalde, aipatzekoa da Herbehereetatik 2 jokalari etorriko direla. Horiek azken munduko txapelketan parte hartu zuten eta esperientzia handia duten bi jokalari dira. Ea zerbait irakasten diguten.

Hona hemen txapelketa honen emaitzak.

1. txanda

Aitor Bermejo 6-1 Lisandra Cruz

Egoitz Campo 6-1 Iker Zárate

Imanol García 6-1 David

2. txanda

Egoitz Campo 6-1 Imanol García

Lisandra Cruz 6-1 Iker Zárate

David 6-1 Aitor Bermejo

3.txanda

Imanol García 6-1 Lisandra Cruz

Egoitz Campo 6-1 David

Aitor Bermejo 6-1 Iker Zárate


Sailkapen nagusia


1- Egoitz Campo (Euskal Herria)   3 garaipen
2-Imanol García (Euskal Herria)   2 garaipen
3-Aitor Bermejo (Euskal Herria)  2 garaipen
4- David (Euskal Herria)  garaipen bat
5- Lisandra Cruz (Euskal Herria)  garaipen bat
6- Iker Zárate (Euskal Herria ) garaipenik ez


Argazkiak










viernes, 11 de septiembre de 2015

Munduko Stratego Txapelketa

Duela hiru aste, abuztuaren 21ean eta 22ean euskal selekzioak Waterloon (Belgikan) egin zen Strategoko Munduko Txapelketan parte hartu zuen. Egoitz eta Zunilda izan ziren gure ordezkariak.
Egia esanda, txapelketan parte hartu zuten jokalarien maila oso altua izan zen.

Txapelketan 61 jokalarik parte hartu zuten. Herrialde askotako jokalariak bildu ziren, Erresuma Batua, Herbehereak, Frantzia, Belgika, Grezia, Alemania eta Euskal Herriko jokalariak elkartu ziren Waterloon. Azkenean onena Herbehereetako Pim Niemeijier izan zen, txapeldun handia. Hainbat aldiz munduko txapelketa irabazitako jokalaria dugu.

Zunilda eta Egoitz ahalegindu ziren lan txukuna egiten baina azkenean azken postuetan sailkatu ziren. Biek 10 partida jokatu zituzten eta Zunildak ez zuen garaipenik lortu. Egoitzek bakarra lortu zuen, Zunildaren aurka zehatz mehatz. Argi dago, oraindik asko geratzen dela eta bidea luzea izango dela.

Azkenean gure jokalariek banan banakako txapelketan baino ez zuten parte hartu. Igandean taldekako txapelketa egin zen baina bi baino ez ginenez eta taldea osatzeko gutxienez 3 behar zirenez ezin izan genuen parte hartu.

Gure helburuak dira, alde batetik,  jokalari gehiago topatzea Bilbon egiten ditugun txapelketan parte hartzeko eta bestetik joklari horien guztien mailak gora egitea txapelketa ofizial eta nagusietan lan txunagoa egiteko. Gure indar guztiak horretan jarriko ditugu eta ziur asko hurrengo txapelketan gure jokalariek lan hobea egingo dute.

Orain sailkapen nagusia jarriko dugu eta txapelketako argazki batzuk.

Saikapen nagusia




Argazki batzuk