sábado, 21 de febrero de 2015

Bihar, Eneko Aritza izeneko Nazioarteko stratego txapelketa San Ignazion (Euskal Herrian). Tomorrow an international tournament of Stratego called Eneko Aritza in San Ignacio (Basque Country)

Bihar, otsailaren 22an, Oware eta Joko Estrategikoan Euskal Elkarteak One tabernan "Eneko Aritza" izeneko nazioarteko stratego txapelketa bat antolatu du. Eneko Aritza Nafarroako Erresumako lehenengo erregea izan zen eta txapelketari izen hori jartzea erabaki dugu oso pertsonaia garrantzitsua delako Euskal Herriko Historian.

 Bertan 12 jokalarik parte hartuko dute, denak hemengoak, ez baitugu lortu kanpoko inor animatzea. Emaitzak Nazioarteko Stratego Federaziora igoko ditugu eta puntugarriak izango dira sailkapen nagusirako. Jokalari bakoitzak 4 partida jokatuko ditu. Espero dugu ondo irtetea eta jendea entretenitzea strategoan jolasten Astelehenean emaitzak igoko ditugu.