martes, 22 de julio de 2014

Strategoko txapelketa Sondikan

Aurreko igandean Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Strategoko txapelketatxo bat antolatu zuen Sondikan. Bertan 6 jokalarik parte hartu zuten eta bi partida jokatu zuen bakoitzak. Asier izeneko gaztetxo bat ere etorri zen. Azken aldi honetan nahiko geratzen ari gara Munduko Txapelketa prestatzeko. Dakizuen bezala Maria Esther, Daniel eta ni, Egoitz, joango gara Euskal Herria ordezkatzera Greziara hilaren bukaeran.Han parte hartuko duten joklarien maila oso altua izango da eta benetan zaila izango da partidaren bat irabaztea baina ahaleginduko gara gure lana ahalik eta ondoen egiten. Hauek izan ziren emaitzak:


Emaitzak

Egoitz 1-6 Maria Cristina
Vivian 6-1 Asier
Daniel 1-6 Widen
Egoitz 3-3 Widen
Vivian 3-3 Maria Cristina
Daniel 6-1 Asier

Hona hemen egun horretan ateratako argazki batzuk