miércoles, 12 de agosto de 2015

Beste txapelketa bat Erandio Goikoan, Erandion

Aurreko ostegunean, abuztuaren 6an, Erandio Goikoan 6 jokalari elkartu ziren strategoko txapelketa bat jolasteko. Beste egunen batean egin zuten bezala Erandio Goikoko taberna lasai batean geratu ziren, eta tabernako  terrazan dauden mahaietan elkartu ziren. Hainbat partida jokatu eta gero Egoitz izan zen jokalaririk indartsuena guztien artean. Dakizuen bezala, hurrengo astean hiru euskaldun Belgikan egingo den Strategoko Munduko Txapelketan egongo dira eta saiatuko dira ahalik eta emaitzok onenak lortzen euskal selekziorako. Gogoratu behar dugu Strategoko euskal selekzioa ofiziala dela eta ISF-ek (International Stratego Federation - Nazioarteko Stratego Federazioa) antolatzen dituen txapelketa ofizialetan parte hartu dezakeela.

Bihar, Donostian beste txapelketa bat egingo dute Belgikara joango direnek. Espero dugu ondo entrenatzea eta Belgikan txapelketa ona egitea.

Hemen dituzue egun horretako emaitzak eta argazki batzuk:

Emaitzak

1. txanda

Egoitz Campo 6-1 Felipe Fernandes

Daniel Barrientos 6-1 Zunilda Pereira

Lucrecia Serrano 6-1 Anielka Patricia Hernández


2. txanda

Zunilda Pereira 6-1 Lucrecia Serrano

Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos

Felipe Fernandes 6-1 Anielka Patricia Hernández

3. txanda

Daniel Barrientos 6-1 Felipe Fernandes


Sailkapena


1- Egoitz Campo (Euskal Herria)                    2 garaipen
2- Daniel Barrientos (Euskal Herria)               2 garaipen
3- Zunilda Pereira (Euskal Herria)                   garaipen bat
4-Lucrecia Serrano (Euskal Herria)                 garaipen bat
5- Felipe Fernandes (Brasil)                            garaipen bat
6- Anielka Patrcia Hernández (Nicaragua)      garaipenik ez


Argazkiak














No hay comentarios:

Publicar un comentario