domingo, 24 de abril de 2016

Beste txapelketa txiki bat Santutxun

Aurreko larunbatean, apirilaren 16an, Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak hilabetero bezala strategoko txapelketa bat antolatu zuen. Oraingoak ez zuen balio izan Nazioarteko ranking-erako baina 5 partaideek partida batzuk jokatu zituzten. Bost horietatik onena Egoitz izan zen, baina besteek oso ondo jokatu zuten. Hurrengo hilabetean Euskal Herriko Strategoko Txapelketa egingo dugu. Hau Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak antolatzen duen hirugarrena izango da eta besteak bezala Nazioarteko Ranking-erako balioko du. Jokalari bakoitzak 4 partida jokatuko ditu eta espero dugu 8 jokalari baino gehiagok parte hartzea.

Hona hemen aurreko txapelketako emaitzak, sailkapena eta argazkiak

Emaitzak

1. txanda

Egoitz Campo 6-1 Kepa Sánchez
Argia Guadilla 6-1 Lisandra Cruz

2. txanda

Egoitz Campo 6-1 Imanol García
Kepa Sánchez 6-1 Argia Guadilla

Sailkapena

1- Egoitz Campo  (EH)      2 garaipen
2- Kepa Sánchez   (EH)     garaipen bat
3-Argia Guadilla   (EH)    garaipen bat
4-Lisandra Cruz   (EH)    garaipenik ez
5-Imanol García   (EH)   garaipenik ez


Argazkiak



martes, 29 de marzo de 2016

Eneko Aritza txapelketa 2016 eta martxoko topaketa

Azken aste hauetan, Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak strategoko bi txapelketa antolatu ditu. Otsailean Eneko Aritza izeneko bigarren txapelketa egin zuen (lehenengoa 2015ean egin zen.) Bertan 9 jokalarik parte hartu zuten eta 4 txanden ostean Egoitz izan zen onena. Txapelketa hau rankinerako balio du, beraz, partaideek zenbait puntu lortu edo galdu zituzten Munduko Strategogoko Rankinari begira.  Hurrengo link-ean ikusi ahal dira emaitzak eta sailkapen nagusia.

http://www.kleier.net/cgi/tourn_table.php?eid=512

Argazki batzuk











Bestalde, martxoarn 20an berriro elkartu ziren strategoan jolasteko. 8 jokalari elkartu ziren leku berean eta jokalari bakoitzak bi partida jokatu zituen. Giroa berriro ere ona izan zen eta 3 jokalari berrik parte hartu zuten gure partidatan. Gure ustez, jendea gustora ibili zen. Espero dugu hurrengo topaketan jende gehiago hurbiltzea. Hona hemen emaitzak eta sailkapena

Emaitzak

1. txanda

1-Egoitz Campo 6-1 Pablo "Negro"
2-Imanol García 6-1 Unai
3-Widen Aroni 6-1 Pablo "Rojo"
4- Mikel Turuceta 6-1 Oscar Campos

2. txanda

1- Pablo "Negro" 6-1 Unai
2-Egoitz Campo 6-1 Widen Aroni
3-Imanol García 6-1 Pablo "Rojo"

Sailkapen Nagusia


1-Egoitz Campo  (EH)     2 garaipen
2-Imanol García (EH)      2 garaipen
3-Widen Aroni (EH)        garaipen bat
4- Pablo "Negro" (EH)    garaipen bat
5- Mikel Turuceta (EH)   garaipen bat
6-Pablo "Rojo" (EH)       garaipenik ez
7-Unai (EH)                    garaipenik ez
8- Oscar Campo (EH)     garaipenik ez

Argazki batzuk




martes, 2 de febrero de 2016

Urtarrilean ere strategoan jokatu dugu

Aurreko igandean, urtarrilaren 31n, Joko Estrategikoen Euskal Elkarteko 7 lagun Santutxuko Lord Chaplin tabernan elkartu ziren strategoan jolasteko. Guztira 5 partida jokatu ziren. Jendea pozik ibili zen jolasten eta apurka-apurka jokalarien maila gero eta handiagoa da. Hurrengo hilabetean, otsailaren 21ean,Joko Estrategikoen Elkarteak txapelketa bat antolatuko du nazioarteko federakundeko rankinerako balioko duena . Iaz garai hauetan egin zen txapelekta bera izango da, bere bigarren ekitaldia, alegia. Eneko Aritza deitu diogu otsailero egiten saiatuko garen txapelketa,

Hona hemen urtarrilaren 31ean jokaturiko partiden emaitzak

1-Mikel Turuceta 6-1 Kepa Sánchez
2-Egoitz Campo 6-1 Imanol García
3-Ander Zubiaga 6-1 Alberto Alberdi
4-Egoitz Campo 6-1 Carolina Arias
5-Egoitz Campo 6-1 Ander Zubiaga

Sailkapena

1-Egoitz Campo    3 garaipen
2-Ander Zubiaga    garaipen bat
3-Mikel Turuceta    garaipen bat
4-Kepa Sánchez       garaipenik ez
5-Imanol García      garaipenik ez
6-Carolina Arias      garaipenik ez
7-Alberto Alberdi     garaipenik ez

Argazkiak