martes, 2 de junio de 2015

Euskal Herriko Stratego Txapelketa 2015

Aurreko igandean, maiatzaren 31n, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Euskal Herriko Bigarren Stratego Txapelketa antolatu zuen Ibarrekolanda auzoan (Bilbo). 8 jokalarik parte hartu zuten eta partidak Ibarrekolandako (Bilbo - Euskal Herria) Txakoli kaleko " Bar Navarra"n jolastu ziren. Hasiera batean 10 jokalarik parte hartzeko asmoa azaldu zuten, baina azkenean ezin izan ziren etorri  Mayra eta Josu. Pena handia izan zen  bi jokalari horiek oso onak direlako eta txapelketa ona egiteko aukera handia zutelako.

8 jokalari horietatik hiruk ez zekiten jolasten, hori dela eta,  euren lehenengo txapelketa izan zen. Hala eta guztiz ere, berehala harrapatu eta ulertu zituzten arau nagusiak eta batek inkluso bigarren postuan geratu zen. Egia esan, jokalari berriei asko gustatu zitzaien strategoa eta esan ziguten hurrengo topaketara edo txapelketara etorriko zirela. Beste bostek aurretik bazekiten jolasten eta hauek ere ondo pasatu zuten.

Txapelketa luzea izan zen 5 txanda edo erronda jokatu zirelako. Dakizuen bezala, gure taldea, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkartea, Nazioarteko Stratego Federazioaren (ISF) kidea da, hortaz, azken horrek ezarritako arauak errespetatu behar ditu. Federazio honen arauen arabera txapelketak ofizialak eta puntuagarriak izateko jokalari bakoitzak 5 partida jokatu behar ditu txapelketan zehar. Eta horrela egin genuen. Normalean lagunarteko txapelketak egiten ditugunean 3 partida baino ez ditu jokatzen jokalari bakoitzak, baina oraingoan 5 txandako txapelketa egin genuen. Azkenean Egoitz izan zen onena, nahiz eta partida gehienetan asko sufritu behar izan zuen irabazteko. Juanjok, jokalari berriak, bigarren postua lortu zuen eta Daniel Barrientos (jokalari beteranoa, iaz besteak beste, Munduko Txapelketan egon zen Euskal Herria ordezkatzen Egoitz Camporekin batera) 3. postuan geratu zen. Horiek zein gainontzekoek lan aparta egin zuten.

Bestalde, gogoratu abuztuaren 20tik 23ra Waterloon (Belgika) Munduko Txapelketa egingo dela urtero egiten den bezala eta Nazioarteko Federazioak gonbidatu gaitu joatera eta Euskal selekzio bezala parte hartzera. Hortaz, saiatuko gara joaten eta joaten bagara ahalaeginduko gara Euskal Herria ordezkatzen ahalik eta ondoen. Oraindik ez da ziurra baina seguraski normalean etortzen diren 3 jokalari joango dira eta hasiberri bat ere bai.

Ekainaren 29an berriro elkartuko gara strategoan jolasteko, San Ignazion berriz ere. Espero dugu jende gehiago animatzea eta etortzea.

Hemen dituzue emaitzak, azken sailkapena eta argazki batzuk

Euskal Herriko Stratego Txapelketa 2015



1. txanda                                                          2.txanda

Egoitz Campo 6-1 Edgar Castiñeiras            Juanjo de Bermejo 6-1 Vivian Barrientos
Juanjo de Bermejo 6-1 Daniel Barrientos      Egoitz Campo 6-1 Imanol García
Imanol García 6-1 Imanol Mujika                 Edgar Castiñeiras 6-1 Imanol Mújica
Vivian Barrientos 3-3 Antony Burgos          Daniel Barrientos 6-1 Antony Burgos

3.txanda                                                         4. txanda

Imanol Mujica 6-1 Antony Burgos               Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos
Daniel Barrientos 6-1 Edgar Castiñeiras       Juanjo de Bermejo 6-1 Imanol García
Egoitz Campo 6-1 Juanjo de Bermejo           Edgar Castiñeiras 3-3 Antony Burgos
Imanol García 6-1 Vivian Barrientos            Imanol Mújica 3-3 Vivian Barrientos

5.txanda

Daniel Barrientos 6-1 Imanol García
Juanjo de Bermejo 6-1 Antony Burgos
Egoitz Campo 6-1 Imanol Mujica
Edgar Castiñeiras 6-1 Vivian Barrientos



Sailkapen nagusia


Postua
Jokalaria
Partida kopurua
Garaipenak
Berdinketak
Porrotak
Puntuak
Herrialdea
1
Egoitz Campo
5
5
0
0
30
Basque Country
2
Juanjo de Bermejo
5
4
0
1
25
Basque Country
3
Daniel Barrientos
5
3
0
2
20
Basque Country
4
Imanol García
5
2
1
2
17
Basque Country
5
Edgar Castiñeiras
5
2
0
3
15
Basque Country
6
Imanol Mújika
5
1
1
3
12
Basque Country
7
Antony Burgos
5
0
2
3
9
Venezuela
8
Vivian Barrientos
5
0
2
3
9
Basque Country



Argazkiak