viernes, 5 de septiembre de 2014

Bukatu da Munduko Stratego Txapelketa. The World Championship has already finished.

Aurreko asteburuan Salonikan (Grezian) Munduko 17. Stratego Txapelketa jokatu zen eta hantxe euskal selekzioak parte hartu zuen. Egoitzek, Danielek eta Maria Estherrek Euskal Herria ordezkatu zuten eta lan nahiko txukuna egin zuten. Jokalarien maila oso altua izan, izan ere, munduko jokalaririk onenak baitzeuden. Hala ere, garaipenen bat lortzea erdietsi zuten. Gogoratu beharra dago gure jokalariek orain dela gutxi strategoan jolasten hasi ziren. Atzerritar gehienek, berriz, urteak daramatzate strategoan olgetan.

Banan banako txapelketan Danielek eta Egoitzek parte hartu zuten. 28 partaideetatik 27. eta 23. postuan geratu ziren hurrenez hurren. Tim Slagboom holandarra izan zen txapelketako garailea. Jokalari bakoitzak 10 partida jokatu zituen; Egoitzek 3 irabazi zituen eta Danielek bakarra. Danielek bigarren egunean gaztetxoen txapelketan parte hartu zuen eta 15. postuan geratu zen.

Banan banakoaren ostean, azken egunean, igandean, nazio mailako txapelketa egin zen. Bertan 4 taldek parte hartu zuten: Greziak, Holandak, Erresuma Batuak eta Euskal Herriak. Gure jokalariek ahalik eta ondoen jokatu eta gero garaipenen bat lortzeko zorian egon ziren, baina azkenean 9 partidak galdu zituzten. Argi dago oraindik asko dagoela egiteko, baina behintzat kanpoan ezagutu gaituzte eta gure herria ordezkatzeko aukera izan dugu. Hilean behin gelditzen jarraituko dugu strategoan jolasteko eta espero dugu hurrengoan emaitzak hobeak izatea. Azaroan, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak sdtrategoko nazioarte mailako txapelketa bat antolatuko du Bilbon. Bertan, gutxienez Munduko Txapelketan parte hartutako 5 jokalari izango dira. 3 Erresuma Batukoak eta bi Holandakoak. Espero dugu gauzak ondo irtetea eta jendea guregana hurbiltzea strategoan jolasteko. Gonbitea luzatzen dizuegu!

Hemen dituzue emaitzak:

Buruz Burukoa (Individual)



Nazio taldeak (National teams)

1- Grezia (Greece)                                                9 garaipen (9 wins)
2- Herbehereak  (Netherlands)                             8 garaipen (8 wins)
3- Erresuma Batua  (Great Britain)                      4 garaipen (4 wins)
4- Euskal Herria  (Basque Country)                     Garaipenik ez (no wins)