jueves, 23 de julio de 2015

One Tabernan Udako euskal stratego txapelketa jokatu zen

Aurreko asteartean, uztailaren 21ean, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak hilero egiten duen bezala strategoko txapelketa bat antolatu zuen. Uda erdian gaudenez "Udako euskal stratego txapelketa 2015" deitu zion. 7 jokalari elkartu ziren One tabernan, Bilbon (San Ignazion). Jokalari bakoitzak hiru partida jokatu zituen eta azkenean onena Egoitz Campo izan zen.

Txapelketa honetan bi jokalari berrik parte hartu zuten. Haietako batek, Zunildak, abuztuan Belgikan egingo den Strategoko Munduko Txapelketan parte hartuko du eta bertan Egoitz eta Aitor bezala euskal selekzioaren kidea izango da. Lehengo egunean strategoan jolasten ikasi zuen, baina hemendik abuztura bitartean astero elkartuko gara Zunilda eta biok entrenatzeko. Hiru partida horietatik ez zuen partida bat ere irabaztea lortu, baina entrenatzen jarraituz gero hobetuko du. Aitorri, berriz, hurrengo astean Donostian antolatuko dugun txapelketan strategoan jolasten irakatsiko diogu.

Hemendik txapelketa nagusira bitartean ahalik eta partida gehien jokasten saiatuko gara ondo prestatzeko eta lan txukuna egiteko Waterloon. Argi dago oso zaila izango dela emaitza onak lortzea baina saiatuko gara.

Bestalde, ahaleginak ere egingo ditugu jende gehiago animatzeko strategoan gurekin jolastera. Ea lortzen ditugun gure helburuak. Hona hemen aurreko eguneko emaitzak, sailkapena eta argazki batzuk.

Emaitzak

1. txanda

Mayra Sánchez 6-1 Andoitz Campo

Egoitz Campo 6-1 Zunilda Pereira

Imanol García 6-1 Josu Miranda


2. txanda


Imanol García 6-1 Mayra Sánchez

Egoitz Campo 6-1 Josu Miranda

Felipe Fernandes 6-1 Zunilda Pereira


3. txanda


Mayra Sánchez 6-1 Felipe Fernandes

Egoitz Campo 6-1 Imanol García

Josu Miranda 6-1 Zunilda Pereira



Sailkapen nagusia


1- Egoitz Campo (Euskal Herria)        3 garaipen
2- Imanol Garcia (Euskal Herria)        2 garaipen
3- Mayra Sánchez (Euskal Herria)      2 garaipen
4- Josu Miranda (Euskal Herria)         garaipen bat
5- Felipe Fernandes (Brasil)                garaipen bat
6-Zunilda Pereira (Euskal Herria)       garaipen bat ere ez
7-Andoitz Campo (Euskal Herria)      garaipenik ez


Argazkiak









No hay comentarios:

Publicar un comentario