jueves, 1 de octubre de 2015

EGC Basque Country Grand Prix 2015

Pasa den igandean, irailaren 27an, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak EGC eta International Stratego Federation federankundeen laguntzarekin strategoko nazioarteko txapelketa bat antolatu zuen. EGC-ek (European Games Comission) aurten Gran Prix izeneko formatoa jarri du martxan. 7-8 txapelketaz osatutako zirkuito bat da eta Bilbo hiria aukera zuten zirkuito horretarako.

Herbeheretatik bi jokalari etorri ziren, Dennis eta Kees. Oso jokalari onak dira eta esperimentatuak. Egia esanda e saiatu ginen ahalik eta ondoen jokasten ikus zezaten hemen ere interes handia dugula eta eurei irabazteko zorian egon ginen baina ezin izan genuen. Santutxuko taberna batean elkartu ginen, Tequendama izenekoan, eta 5 txanda jokatu genituen. Azkenean 9 lagun elkartu ginen, 7 euskaldun eta 2 holandesak.

Giroa oso ona izan zen. Tequendama tabernako terrazan 4 mahai hartu eta hantxe jokatu genuen. Euskaldunen artean nahiz eta denek bazekiten jolasten batzuk oso hasiberriak ziren eta berriro arauak azaldu behar izan genizkien baina tira azkenean guztiek  lan txukuna egin zuten. Jokalaririk onena Dennis izan zen. Partida guztiak irabazi eta gero txapeldun geratu zen. Keesek Dennisen aurka baino ez zuen galdu eta horren ondorioz bigarren postuan bukatu zuen. Egoitz onena izan zen euskaldunen artean eta azkenean hirugarren postuan bukatu zuen. Beste guztiek, lan txukuna egin zuten eta hurrengo txapelketetara etortzea espero dugu. Jokalari gehiagorekin hitz egin dugu eta esan digute hurrengo txapelketatik aurrera etorriko direla. Hala ere, gure helburua da jende gehiago topatzea eta gure maila hobetzea.

Hurrengo txapelketa Urriaren 25ean egingo dugu. Oraindik ez dakigu non baina ziuraski San Ignazion edo Santutxun egingo dugu 5etatik 8:30etara.

Orain nazioarteko txapelketa honen emaitzak, sailkapen nagusia eta argazki batzuk jarriko ditugu.

Emaitzak

1. txanda

Dennis Baas  6-1  Susana Molina
Kees de Vos 6-1 Daniel Vega
Egoitz Campo 6-1 Lisandra Cruz
Imanol García 6-1 Mayra Sánchez

Josu Mirandak atsedena hartu zuen.

2.txanda

Dennis Baas 6-1 Egoitz Campo
Kees de Vos 6-1 Imanol García
Daniel Vega 6-1 Josu Miranda
Mayra Sánchez 6-1 Susana Molina

Lisandrak atsedena hartu zuen

3. txanda

Dennis Baas 6-1 Kees de Vos
Egoitz Campo 6-1 Imanol García
Mayra Sánchez 6-1 Daniel Vega
Josu Miranda 6-1 Lisandra Cruz

Susanak atsedena hartu zuen.

4.txanda

Dennis Baas 6-1 Mayra Sánchez
Kees de Vos 6-1 Egoitz Campo
Imanol García 6-1 Josu Miranda
Lisandra Cruz 6-1 Susana Molina

Daniel Vegak atsedena hartu zuen.

5. txanda

Dennis Baas 6-1 Josu Miranda
Kees de Vos 6-1 Lisandra Cruz
Egoitz Campo 6-1 Mayra Sánchez
Daniel Vega 6-1 Susana Molina

Imanolek atsedena hartu zuen.


Sailkapen nagusia


1-Dennis Baas (Herbehereak)         5 garaipen
2-Kees de Vos (Herbehereak)         4 garaipen
3-Egoitz Campo (Euskal Herria)     3 garaipen
4-Imanol García (Euskal Herria)      2 garaipen
5 Daniel Vega (Euskal Herria)         2 garaipen
6-Josu Miranda (Euskal Herria)       2 garaipen
7-Mayra Sánchez (Euskal Herria)    2 garaipen
8-Lisandra Cruz (Euskal Herria)       2 garaipen
9-Susana Molina (Euskal Herria)       garaipen bat


Argazki batzuk