sábado, 2 de mayo de 2015

Apirilaren 26an strategoko beste txapelketa bat

Pasaden iganden Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak One tabernan hilero egiten duen bezala strategoko txapelketa bat antolatu zuen. Bertan 9 jokalarik parte hartu zuten. Giroa beti bezala ona izan zen eta lehia handia egon zen. Bi jokalari berri etorri ziren eta asko gustatu zitzaien jolasa. Aurretik beste jolas batean arituko ginenez jokalari bakoitzak bi partida baino ez zituen jolastu strategoan, Danielek izan ezik, 3 jokatu baitzituen. Normalean saiatzen gara jokalari bakoitzak 3 partida jokatzea baina oraingoan birekin nahikoa izan zen.

Gogoratu hilabete honetan, maiatzaren 31n ziur aski, Euskal Herriko bigarren txapelketa egingo dugula. Iaz Widen Aronik irabazi zuen eta aurtengoan espero dugu 8 jokalarik baino gehiagok parte hartzea. Egun horretan jokalariek 4 partida jokatuko dituzte eta dominak eta diplomak egongo dira jokoan.

Hemen uzten dizkizuegu aurreko igandeko emaitzak, sailkapen nagusia eta argazki batzuk:


1. txanda

Josu Miranda 6-1 Anthony Burgos

Egoitz Campo 6-1 Fatima Chawki

Maria Cristina Barrientos 6-1 Daniel Barrientos

Mayra Sánchez 6-1 Imanol García


2. txanda

Daniel Barrientos 6-1 Vivian Barrientos

Egoitz Campo 6-1 Josu Miranda

Fatima Chawki 6-1 Anthony Burgos

3. txanda

Mayra Sánchez 6-1 Daniel Barrientos


Sailkapena

1- Mayra Sánchez                          2 garaipen (EH)
2- Egoitz Campo                           2 garaipen (EH)
3- Josu Miranda                              garaipen bat(EH)
4- Fatima Chawki                           garaipen bat (EH)
5- Maria Cristina Barrientos           garaipen bat(EH)
6- Daniel Barrientos                       garaipen bat (EH)
7- Imanol García                            garaipenik ez (EH)                       
8- Vivian Barrientos                       garaipenik ez (EH)
9- Anthony Burgos                         garaipenik ez (Venezuela)

Argazki batzuk