lunes, 6 de julio de 2015

Beste txapelketa bat San Ignazion

Aurreko astezkenean, uztailaren 1ean, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak hilero egiten duen bezala strategoko txapelketa txiki bat antolatu zuen. 5 jokalarik parte hartu zuten txapelketan eta San Ignazioko One tabernan bildu ziren. Uda denez eta jendeak denbora libre asko daukanez zailagoa da jokalariak elkartzea. Hala ere, etorri zirenek ondo pasatu zuten.

Gogoratu, abuztuaren 20tik 23ra ISF-ek urtero antolatzen duen Strategoko Munduko Txapelketa egingo dela Waterloon (Belgikan) eta bertan euskal selekzio batek parte hartu duelako esperantza dugu. Beraz, hemendik aurrera gehiagotan geratu beharko dugu entrenatzeko eta txapelketa ondo prestatzeko. Bertan, Europako jokalaririk onenak egongo dira, hortaz, oso zaila izango da lan txukuna egitea baina joaten garenok ahalik eta ondoen jolasten saiatuko gara.

Uztailaren 1eko txapelketan 3 partida jokatu zituen jokalari bakoitzak batek izan ezik. Azkenean Egoitzek irabazi zuen. Hona hemen txapelketaren emaitzak eta argazki batzuk.

Emaitzak

1.txanda

Egoitz Campo 6-1 Imanol García

Mayra Sánchez 6-1 Anielka Patricia Hernández

2. txanda

Egoitz Campo 6-1 Felipe Fernandes

Mayra Sánchez 6-1 Imanol García

3.txanda

Imanol García 6-1 Felipe Fernandes

Egoitz Campo 6-1 Mayra Sánchez

Sailkapena

1- Egoitz Campo (EH)
2- Mayra Sánchez (EH)
3- Imanol García (EH)
4- Felipe Fernandes (Brasil)
5- Anielka Patricia Hernández (Nicaragua)

Argazkiak

















No hay comentarios:

Publicar un comentario