8 jokalari horietatik hiruk ez zekiten jolasten, hori dela eta, euren lehenengo txapelketa izan zen. Hala eta guztiz ere, berehala harrapatu eta ulertu zituzten arau nagusiak eta batek inkluso bigarren postuan geratu zen. Egia esan, jokalari berriei asko gustatu zitzaien strategoa eta esan ziguten hurrengo topaketara edo txapelketara etorriko zirela. Beste bostek aurretik bazekiten jolasten eta hauek ere ondo pasatu zuten.
Txapelketa luzea izan zen 5 txanda edo erronda jokatu zirelako. Dakizuen bezala, gure taldea, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkartea, Nazioarteko Stratego Federazioaren (ISF) kidea da, hortaz, azken horrek ezarritako arauak errespetatu behar ditu. Federazio honen arauen arabera txapelketak ofizialak eta puntuagarriak izateko jokalari bakoitzak 5 partida jokatu behar ditu txapelketan zehar. Eta horrela egin genuen. Normalean lagunarteko txapelketak egiten ditugunean 3 partida baino ez ditu jokatzen jokalari bakoitzak, baina oraingoan 5 txandako txapelketa egin genuen. Azkenean Egoitz izan zen onena, nahiz eta partida gehienetan asko sufritu behar izan zuen irabazteko. Juanjok, jokalari berriak, bigarren postua lortu zuen eta Daniel Barrientos (jokalari beteranoa, iaz besteak beste, Munduko Txapelketan egon zen Euskal Herria ordezkatzen Egoitz Camporekin batera) 3. postuan geratu zen. Horiek zein gainontzekoek lan aparta egin zuten.
Bestalde, gogoratu abuztuaren 20tik 23ra Waterloon (Belgika) Munduko Txapelketa egingo dela urtero egiten den bezala eta Nazioarteko Federazioak gonbidatu gaitu joatera eta Euskal selekzio bezala parte hartzera. Hortaz, saiatuko gara joaten eta joaten bagara ahalaeginduko gara Euskal Herria ordezkatzen ahalik eta ondoen. Oraindik ez da ziurra baina seguraski normalean etortzen diren 3 jokalari joango dira eta hasiberri bat ere bai.
Ekainaren 29an berriro elkartuko gara strategoan jolasteko, San Ignazion berriz ere. Espero dugu jende gehiago animatzea eta etortzea.
Hemen dituzue emaitzak, azken sailkapena eta argazki batzuk
Euskal Herriko Stratego Txapelketa 2015
1. txanda 2.txanda
Egoitz Campo 6-1 Edgar Castiñeiras Juanjo
de Bermejo 6-1 Vivian Barrientos
Juanjo de Bermejo 6-1 Daniel
Barrientos Egoitz Campo 6-1 Imanol
García
Imanol García 6-1 Imanol Mujika Edgar
Castiñeiras 6-1 Imanol Mújica
Vivian Barrientos 3-3 Antony
Burgos Daniel Barrientos 6-1
Antony Burgos
3.txanda 4. txanda
Imanol Mujica 6-1 Antony Burgos Egoitz Campo 6-1 Daniel
Barrientos
Daniel Barrientos 6-1 Edgar
Castiñeiras Juanjo de Bermejo 6-1 Imanol
García
Egoitz Campo 6-1 Juanjo de
Bermejo Edgar Castiñeiras 3-3
Antony Burgos
Imanol García 6-1 Vivian
Barrientos Imanol Mújica 3-3
Vivian Barrientos
5.txanda
Daniel Barrientos 6-1 Imanol
García
Juanjo de Bermejo 6-1 Antony Burgos
Egoitz Campo 6-1 Imanol Mujica
Edgar Castiñeiras 6-1 Vivian
Barrientos
Sailkapen nagusia
Postua |
Jokalaria
|
Partida kopurua
|
Garaipenak
|
Berdinketak
|
Porrotak
|
Puntuak
|
Herrialdea
|
1
|
Egoitz Campo
|
5
|
5
|
0
|
0
|
30
|
Basque Country
|
2
|
Juanjo de Bermejo
|
5
|
4
|
0
|
1
|
25
|
Basque Country
|
3
|
Daniel Barrientos
|
5
|
3
|
0
|
2
|
20
|
Basque Country
|
4
|
Imanol García
|
5
|
2
|
1
|
2
|
17
|
Basque Country
|
5
|
Edgar Castiñeiras
|
5
|
2
|
0
|
3
|
15
|
Basque Country
|
6
|
Imanol Mújika
|
5
|
1
|
1
|
3
|
12
|
Basque Country
|
7
|
Antony Burgos
|
5
|
0
|
2
|
3
|
9
|
Venezuela
|
8
|
Vivian Barrientos
|
5
|
0
|
2
|
3
|
9
|
Basque Country
|
Argazkiak
No hay comentarios:
Publicar un comentario