martes, 2 de febrero de 2016

Urtarrilean ere strategoan jokatu dugu

Aurreko igandean, urtarrilaren 31n, Joko Estrategikoen Euskal Elkarteko 7 lagun Santutxuko Lord Chaplin tabernan elkartu ziren strategoan jolasteko. Guztira 5 partida jokatu ziren. Jendea pozik ibili zen jolasten eta apurka-apurka jokalarien maila gero eta handiagoa da. Hurrengo hilabetean, otsailaren 21ean,Joko Estrategikoen Elkarteak txapelketa bat antolatuko du nazioarteko federakundeko rankinerako balioko duena . Iaz garai hauetan egin zen txapelekta bera izango da, bere bigarren ekitaldia, alegia. Eneko Aritza deitu diogu otsailero egiten saiatuko garen txapelketa,

Hona hemen urtarrilaren 31ean jokaturiko partiden emaitzak

1-Mikel Turuceta 6-1 Kepa Sánchez
2-Egoitz Campo 6-1 Imanol García
3-Ander Zubiaga 6-1 Alberto Alberdi
4-Egoitz Campo 6-1 Carolina Arias
5-Egoitz Campo 6-1 Ander Zubiaga

Sailkapena

1-Egoitz Campo    3 garaipen
2-Ander Zubiaga    garaipen bat
3-Mikel Turuceta    garaipen bat
4-Kepa Sánchez       garaipenik ez
5-Imanol García      garaipenik ez
6-Carolina Arias      garaipenik ez
7-Alberto Alberdi     garaipenik ez

Argazkiak






No hay comentarios:

Publicar un comentario