lunes, 21 de diciembre de 2015

Urritik abendura bitartean hiru txapelketa, bi nazioarteko rankinerako.

Hilabete hauetan Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak urritik abendura bitartean strategoko 3 txapelketa antolatu ditu, hilean bat. Lehenengo biek, urrikoak eta azorokoak, alegia, rankinerako balio izan zuten. Aurreko igandean jokatutakoa, ordea, lagunartekoa baino ez zen izan.

Lehengo bietan indartsuena Egoitz izan zen. Azkenengoan, berriz, Daniel Barrientos izan da. Hiru hilabete hauetan jende asko etorri da jolastera eta batzuek errepikatu dute. Hori albiste ona da, apurka-apurka bada ere, gero eta jarraitzaile eta zale gehiago lortzen ari baikara strategoaren inguruan. Hona hemen azken hiru txapelketen emaitzak.

Urriko txapelketa - Antso Nagusia Stratego Txapelketa

(rankinean   http://www.kleier.net/cgi/tourn_table.php?eid=503)

1-Egoitz Campo
2-Imanol Garcia
3-Mikel Turuceta
4-Lisandra Cruz
5-Ander Zubiaga
6-Alicia Alanoca
7-Laura Mena
8-Helena Palacio

Azaroako txapelketa - Jaun Zuria Stratego Txapelketa

(rankinean http://www.kleier.net/cgi/tourn_table.php?eid=509)

1-Egoitz Campo
2-Aitor Martínez
3-Mar Santos
4-Imanol García
5-Antonio Moro
6-Nerea Urkijo
7-Daniel Barrientos
8-Mikel Turuceta
9-Alberto Alberdi
10-Irene


Bukatzeko aurreko igandean, abenduaren 20an jokatutako txapelketaren emaitzak, sailkapena eta argazkiak jarriko ditugu.

Eguberriko stratego txapelketa

Emaitzak

1-Imanol García 6-1 Irene
2-Maria Cristina Barrientos 3-3 Vivian Barrientos
3-Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos
4-Daniel Barrientos 6-1 Irene
5-Maria Cristina Barrientos 6-1 Argia Guadilla
6-Daniel Barrientos 6-1 Aitor Rodríguez
7-Egoitz Campo 6-1 Aitor Rodríguez
8-Daniel Barrientos 6-1 Mikel Turuceta
9-Maria Cristina Barrientos 6-1 Carolina Arias


Sailkapen nagusia

1-Daniel Barrientos                           3 garaipen
2-Maria Cristina Barrientos              2 garaipen eta berdinketa bat
3-Egoitz Campo                                2 garaipen
4-Imanol García                                garaipen bat
5-Vivian Barrientos                          berdinketa bat
6-Aitor Rodríguez                           2 porrot
7-Irene                                             2 porrot
8-Carolina Arias                              porrot bat
9-Argia Guadilla                             porrot bat

Argazkiak







No hay comentarios:

Publicar un comentario