viernes, 31 de enero de 2014

Stratego. Estrategiazko mahai jokoa.

Stratego mahai joko zaharra Euskal Herrira heldu da Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkartearen bitartez. Bi jokalarik jokatzen dute 10x10eko taula bat erabiltzen dute. Jokalari bakoitzak 40 unitateko ejerzitua kudeatzen du, 10eko ejerzituarekin ere jolas daitekeen arren. Balio ezberdineko piezak daude soldaduaren mailaren arabera eta jokoaren helbura etsaiaren bandera eskuratzea da. Esploratzailea izan ezik, beste guztiak aurrera/atzera eta eskuinetara/ezkerretara egin dezakete baina bakarrik urrats bat aurreratu dezakete txanda bakoitzean. Esploratzaileak nahi beste urrats aurreratu dezake lehen aipatutako norabideetan baina inoiz ezin dut bidean duen oztoporik saihestu. Pieza batek ere ezin da diagonalean mugitu. Erasotzeko etsaiaren pieza bat izan behar dugu ondo-ondoan eta erasotu nahi dugula adierazi behar diogu arerioari. Hasieran kokatu behar ditugu gure soldaduak arerioak ikusi gabe, eta hasierako soldaduen kokapena guztiz funtzezkoa da. Joko honetan estrategia bere biziko garrantzia du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario