viernes, 31 de enero de 2014

Gaur lehenengo Euskal Stratego liga hasiko da

Gaur, urtarrilaren 31n, lehenengo Euskal Stratego liga hasiko da. Bi egun iraungo du. Ostiral honetan hasi eta hurrengo ostiralean, otsailaren 7an, bukatuko da. Lehenengo txapelketa honetan 6 jokalarik parte hartuko dute. San Ignazio (Bilbo) auzoko Muffy´s tabernan bilduko dira strategoko partidak jokatzeko. Taberna hau Erdikoetxe kalean kokatzen da. Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak antolatzen du eta bere asmoa da bi hilabeterik behin horrelako txapelketak antolatzea Bilbon mahai joko hau ezagutuarazteko. Zorte on txapelketan parte hartuko duten jokalarientzat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario