domingo, 24 de abril de 2016

Beste txapelketa txiki bat Santutxun

Aurreko larunbatean, apirilaren 16an, Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak hilabetero bezala strategoko txapelketa bat antolatu zuen. Oraingoak ez zuen balio izan Nazioarteko ranking-erako baina 5 partaideek partida batzuk jokatu zituzten. Bost horietatik onena Egoitz izan zen, baina besteek oso ondo jokatu zuten. Hurrengo hilabetean Euskal Herriko Strategoko Txapelketa egingo dugu. Hau Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak antolatzen duen hirugarrena izango da eta besteak bezala Nazioarteko Ranking-erako balioko du. Jokalari bakoitzak 4 partida jokatuko ditu eta espero dugu 8 jokalari baino gehiagok parte hartzea.

Hona hemen aurreko txapelketako emaitzak, sailkapena eta argazkiak

Emaitzak

1. txanda

Egoitz Campo 6-1 Kepa Sánchez
Argia Guadilla 6-1 Lisandra Cruz

2. txanda

Egoitz Campo 6-1 Imanol García
Kepa Sánchez 6-1 Argia Guadilla

Sailkapena

1- Egoitz Campo  (EH)      2 garaipen
2- Kepa Sánchez   (EH)     garaipen bat
3-Argia Guadilla   (EH)    garaipen bat
4-Lisandra Cruz   (EH)    garaipenik ez
5-Imanol García   (EH)   garaipenik ez


Argazkiak



No hay comentarios:

Publicar un comentario