viernes, 11 de septiembre de 2015

Munduko Stratego Txapelketa

Duela hiru aste, abuztuaren 21ean eta 22ean euskal selekzioak Waterloon (Belgikan) egin zen Strategoko Munduko Txapelketan parte hartu zuen. Egoitz eta Zunilda izan ziren gure ordezkariak.
Egia esanda, txapelketan parte hartu zuten jokalarien maila oso altua izan zen.

Txapelketan 61 jokalarik parte hartu zuten. Herrialde askotako jokalariak bildu ziren, Erresuma Batua, Herbehereak, Frantzia, Belgika, Grezia, Alemania eta Euskal Herriko jokalariak elkartu ziren Waterloon. Azkenean onena Herbehereetako Pim Niemeijier izan zen, txapeldun handia. Hainbat aldiz munduko txapelketa irabazitako jokalaria dugu.

Zunilda eta Egoitz ahalegindu ziren lan txukuna egiten baina azkenean azken postuetan sailkatu ziren. Biek 10 partida jokatu zituzten eta Zunildak ez zuen garaipenik lortu. Egoitzek bakarra lortu zuen, Zunildaren aurka zehatz mehatz. Argi dago, oraindik asko geratzen dela eta bidea luzea izango dela.

Azkenean gure jokalariek banan banakako txapelketan baino ez zuten parte hartu. Igandean taldekako txapelketa egin zen baina bi baino ez ginenez eta taldea osatzeko gutxienez 3 behar zirenez ezin izan genuen parte hartu.

Gure helburuak dira, alde batetik,  jokalari gehiago topatzea Bilbon egiten ditugun txapelketan parte hartzeko eta bestetik joklari horien guztien mailak gora egitea txapelketa ofizial eta nagusietan lan txunagoa egiteko. Gure indar guztiak horretan jarriko ditugu eta ziur asko hurrengo txapelketan gure jokalariek lan hobea egingo dute.

Orain sailkapen nagusia jarriko dugu eta txapelketako argazki batzuk.

Saikapen nagusia




Argazki batzuk















No hay comentarios:

Publicar un comentario