martes, 2 de junio de 2015

Euskal Herriko Stratego Txapelketa 2015

Aurreko igandean, maiatzaren 31n, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak Euskal Herriko Bigarren Stratego Txapelketa antolatu zuen Ibarrekolanda auzoan (Bilbo). 8 jokalarik parte hartu zuten eta partidak Ibarrekolandako (Bilbo - Euskal Herria) Txakoli kaleko " Bar Navarra"n jolastu ziren. Hasiera batean 10 jokalarik parte hartzeko asmoa azaldu zuten, baina azkenean ezin izan ziren etorri  Mayra eta Josu. Pena handia izan zen  bi jokalari horiek oso onak direlako eta txapelketa ona egiteko aukera handia zutelako.

8 jokalari horietatik hiruk ez zekiten jolasten, hori dela eta,  euren lehenengo txapelketa izan zen. Hala eta guztiz ere, berehala harrapatu eta ulertu zituzten arau nagusiak eta batek inkluso bigarren postuan geratu zen. Egia esan, jokalari berriei asko gustatu zitzaien strategoa eta esan ziguten hurrengo topaketara edo txapelketara etorriko zirela. Beste bostek aurretik bazekiten jolasten eta hauek ere ondo pasatu zuten.

Txapelketa luzea izan zen 5 txanda edo erronda jokatu zirelako. Dakizuen bezala, gure taldea, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkartea, Nazioarteko Stratego Federazioaren (ISF) kidea da, hortaz, azken horrek ezarritako arauak errespetatu behar ditu. Federazio honen arauen arabera txapelketak ofizialak eta puntuagarriak izateko jokalari bakoitzak 5 partida jokatu behar ditu txapelketan zehar. Eta horrela egin genuen. Normalean lagunarteko txapelketak egiten ditugunean 3 partida baino ez ditu jokatzen jokalari bakoitzak, baina oraingoan 5 txandako txapelketa egin genuen. Azkenean Egoitz izan zen onena, nahiz eta partida gehienetan asko sufritu behar izan zuen irabazteko. Juanjok, jokalari berriak, bigarren postua lortu zuen eta Daniel Barrientos (jokalari beteranoa, iaz besteak beste, Munduko Txapelketan egon zen Euskal Herria ordezkatzen Egoitz Camporekin batera) 3. postuan geratu zen. Horiek zein gainontzekoek lan aparta egin zuten.

Bestalde, gogoratu abuztuaren 20tik 23ra Waterloon (Belgika) Munduko Txapelketa egingo dela urtero egiten den bezala eta Nazioarteko Federazioak gonbidatu gaitu joatera eta Euskal selekzio bezala parte hartzera. Hortaz, saiatuko gara joaten eta joaten bagara ahalaeginduko gara Euskal Herria ordezkatzen ahalik eta ondoen. Oraindik ez da ziurra baina seguraski normalean etortzen diren 3 jokalari joango dira eta hasiberri bat ere bai.

Ekainaren 29an berriro elkartuko gara strategoan jolasteko, San Ignazion berriz ere. Espero dugu jende gehiago animatzea eta etortzea.

Hemen dituzue emaitzak, azken sailkapena eta argazki batzuk

Euskal Herriko Stratego Txapelketa 2015



1. txanda                                                          2.txanda

Egoitz Campo 6-1 Edgar Castiñeiras            Juanjo de Bermejo 6-1 Vivian Barrientos
Juanjo de Bermejo 6-1 Daniel Barrientos      Egoitz Campo 6-1 Imanol García
Imanol García 6-1 Imanol Mujika                 Edgar Castiñeiras 6-1 Imanol Mújica
Vivian Barrientos 3-3 Antony Burgos          Daniel Barrientos 6-1 Antony Burgos

3.txanda                                                         4. txanda

Imanol Mujica 6-1 Antony Burgos               Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos
Daniel Barrientos 6-1 Edgar Castiñeiras       Juanjo de Bermejo 6-1 Imanol García
Egoitz Campo 6-1 Juanjo de Bermejo           Edgar Castiñeiras 3-3 Antony Burgos
Imanol García 6-1 Vivian Barrientos            Imanol Mújica 3-3 Vivian Barrientos

5.txanda

Daniel Barrientos 6-1 Imanol García
Juanjo de Bermejo 6-1 Antony Burgos
Egoitz Campo 6-1 Imanol Mujica
Edgar Castiñeiras 6-1 Vivian Barrientos



Sailkapen nagusia


Postua
Jokalaria
Partida kopurua
Garaipenak
Berdinketak
Porrotak
Puntuak
Herrialdea
1
Egoitz Campo
5
5
0
0
30
Basque Country
2
Juanjo de Bermejo
5
4
0
1
25
Basque Country
3
Daniel Barrientos
5
3
0
2
20
Basque Country
4
Imanol García
5
2
1
2
17
Basque Country
5
Edgar Castiñeiras
5
2
0
3
15
Basque Country
6
Imanol Mújika
5
1
1
3
12
Basque Country
7
Antony Burgos
5
0
2
3
9
Venezuela
8
Vivian Barrientos
5
0
2
3
9
Basque Country



Argazkiak






















sábado, 2 de mayo de 2015

Apirilaren 26an strategoko beste txapelketa bat

Pasaden iganden Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak One tabernan hilero egiten duen bezala strategoko txapelketa bat antolatu zuen. Bertan 9 jokalarik parte hartu zuten. Giroa beti bezala ona izan zen eta lehia handia egon zen. Bi jokalari berri etorri ziren eta asko gustatu zitzaien jolasa. Aurretik beste jolas batean arituko ginenez jokalari bakoitzak bi partida baino ez zituen jolastu strategoan, Danielek izan ezik, 3 jokatu baitzituen. Normalean saiatzen gara jokalari bakoitzak 3 partida jokatzea baina oraingoan birekin nahikoa izan zen.

Gogoratu hilabete honetan, maiatzaren 31n ziur aski, Euskal Herriko bigarren txapelketa egingo dugula. Iaz Widen Aronik irabazi zuen eta aurtengoan espero dugu 8 jokalarik baino gehiagok parte hartzea. Egun horretan jokalariek 4 partida jokatuko dituzte eta dominak eta diplomak egongo dira jokoan.

Hemen uzten dizkizuegu aurreko igandeko emaitzak, sailkapen nagusia eta argazki batzuk:


1. txanda

Josu Miranda 6-1 Anthony Burgos

Egoitz Campo 6-1 Fatima Chawki

Maria Cristina Barrientos 6-1 Daniel Barrientos

Mayra Sánchez 6-1 Imanol García


2. txanda

Daniel Barrientos 6-1 Vivian Barrientos

Egoitz Campo 6-1 Josu Miranda

Fatima Chawki 6-1 Anthony Burgos

3. txanda

Mayra Sánchez 6-1 Daniel Barrientos


Sailkapena

1- Mayra Sánchez                          2 garaipen (EH)
2- Egoitz Campo                           2 garaipen (EH)
3- Josu Miranda                              garaipen bat(EH)
4- Fatima Chawki                           garaipen bat (EH)
5- Maria Cristina Barrientos           garaipen bat(EH)
6- Daniel Barrientos                       garaipen bat (EH)
7- Imanol García                            garaipenik ez (EH)                       
8- Vivian Barrientos                       garaipenik ez (EH)
9- Anthony Burgos                         garaipenik ez (Venezuela)

Argazki batzuk























domingo, 26 de abril de 2015

Martxoan eta apirilean Stratego ere bai

Bi hilabete pasatu dira aurreko sarreratik eta denbora honetan pare bat aldiz geratu gara strategoan jolasteko. Gaur, esaterako, berriro geratuko gara.

Martxoaren 22an, igandean, 6 jokalari elkartu ginen strategoko txapelketa txiki bat egiteko. Bakotizak hiru partida jokatu zituen eta azkenean txapelketaren garailea Egoitz izan zen. Sei jokalariek oso ondo pasatu zuten eta hilabetero etortzeko asmoa adierazi zuten. Beti bezala, One tabernan elkartu ziren, hala ere, orain dela gutxi Ibarrekolandako beste taberna interesgarri bat deskubritu genuen eta beste batean hara joango gara segurunez.

Emaitzak hauek izan ziren. Gogoratu, irabazleak 6 puntu lortzen dituela, galtzaileak 1 eta berdinketa egonez gero 3 puntu bakoitzarentzat.

1. txanda

Omar Vázquez 6-1 Daniel Vega
Egoitz Campo 6-1 Imanol García
Daniel Barrientos 6-1 Anielka Patricia Hernández

2. txanda

Omar Vázquez 6-1 Imanol García
Daniel Vega 6-1 Anielka Patricia Hernández
Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos

3.txanda

Daniel Vega 6-1 Daniel Barrientos
Egoitz Campo 6-1 Omar Vázquez
Imanol García 6-1 Anielka Patricia Hernández


Sailkapena


Posizioa
Jokalariak
Partida kopurua
Garaipenak
Berdinketak
Porrotak
Puntuak
Herrialdea
1
Egoitz Campo
3
3
0
0
18
Euskal Herria
2
Omar Vázquez
3
2
0
1
13
Euskal Herria
3
Daniel Vega
3
2
0
1
13
Bolivia
4
Daniel Barrientos
3
1
0
2
8
Euskal Herria
5
Imanol García
3
1
0
2
8
Euskal Herria
6
Anielka Patricia Hernández
3
0
0
3
3
Nicaragua

Argazki batzuk:












Apirilaren 17an San Francisco bildu ginen jolasteko. Bi partida baino ez genituen jolastu. Hauek izan ziren emaitzak

Widen Aroni 6-1 Egitz Campo eta Josu Miranda 6-1 Imanol Garcia

Bi argazki



Gaur, apilaren 26an, elkartuko gara berriro jolasteko hilabetero bezala. Ziur aski 8-10 jokalari geratuko gara One tabernan jolasteko. Bihar emaitzak igoko ditugu.

sábado, 21 de febrero de 2015

Bihar, Eneko Aritza izeneko Nazioarteko stratego txapelketa San Ignazion (Euskal Herrian). Tomorrow an international tournament of Stratego called Eneko Aritza in San Ignacio (Basque Country)

Bihar, otsailaren 22an, Oware eta Joko Estrategikoan Euskal Elkarteak One tabernan "Eneko Aritza" izeneko nazioarteko stratego txapelketa bat antolatu du. Eneko Aritza Nafarroako Erresumako lehenengo erregea izan zen eta txapelketari izen hori jartzea erabaki dugu oso pertsonaia garrantzitsua delako Euskal Herriko Historian.

 Bertan 12 jokalarik parte hartuko dute, denak hemengoak, ez baitugu lortu kanpoko inor animatzea. Emaitzak Nazioarteko Stratego Federaziora igoko ditugu eta puntugarriak izango dira sailkapen nagusirako. Jokalari bakoitzak 4 partida jokatuko ditu. Espero dugu ondo irtetea eta jendea entretenitzea strategoan jolasten Astelehenean emaitzak igoko ditugu.

sábado, 31 de enero de 2015

Urte honetako lehenengo stratego txapelketa

Urtarrilaren 25ean, igandea, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak hilero egiten duen bezala strategoko txapelketa bat antolatu zuen. Oraingoan aurrekoan baino jende gehiagok parte hartu zuen. Aurreko igandean 8 jokalari elkartu ziren eta horietatik guztietatik Egoitzek lortu zituen emaitzik onenak. Beti bezala, San Ignazioko One Bar izeneko tabernan elkartu ginen eta giroa oso ona izan zen.  Hurrengo hilabetean, ziuraski otsailaren 22an, nazioarteko federakundeko sailkapenerako puntuagarria izango den txapelketa bat egingo dugu, hots, nazioarteko txapelketa bat. Bertan espero dugu 10 jokalari baino gehiago elkartzea, eta noski, ahaleginduko gara kanpoko jokalariren bat animatzen etortzera.

Hemen dituzue emaitzak eta argazki batzuk:

Emaitzak

1. txanda

Egoitz Campo 6-1 Ibon Arzua
Daniel Barrientos 6-1 Anielka Patricia Hernández
Maria Cristina Barrientos 6-1 Meritxell de Armas
Mara martín 6-1 Vivian Barrientos

2. txanda

Egoitz Campo 6-1 Daniel Barrientos
Ibon Arzua 6-1 Anielka Patrcia Hernández
Mara Martín 3-3 Maria Cristina Barrientos
Meritxell de Armas 6-1 Vivian Barrientos

3. txanda

Daniel Barrientos 6-1 Ibon Arzua

Sailkapena

1- Egoitz Campo (E.H.)                                   Bi garaipen
2- Daniel Barrientos (E.H.)                              Bi garaipean
3- Mara Martín (E.H.)                                      Garaipen bat eta berdinketa bat
4- Maria Cristina Barrientos (E.H.)                 Garaipen bat eta berdinketa bat
5-Ibon Arzua (E.H.)                                         Garaipen bat
6- Meritxell de Armas (E.H.)                          Garaipen bat
7- Vivian Barrientos (E.H.)                             Garaipen bat ere ez
8- Anielka Patricia Hernández (Nicaragua)   Garaipen bat ere ez

Argazkiak